BIZKAIKO SAGARDO BERRIA 2018ko TXOTXAREN AURKEZPENA
Hasi da txotx denboraldia Bizkaian eta Aiora Renteria, Zea Mays musika taldeko abeslaria izan dugu luxuzko enbaxadore. Renteriaren gain erori da gaur lurraldean txotx denboraldia ofizialki zabaltzearen ardura.
Aurkezpena
Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean. 400 urte baino
gehiago dituen baserria Montorra auzoaren ingurune naturalean kokatuta dago.
Erakundeetako askotariko ordezkariak batu dira gaur Uxarten. Ekitaldian parte hartu
dute Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko
diputatua den, Elena Unzueta; Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura
Politikako sailburuordeak, Bittor Oroz; Zornotza alkatea, Andoni Agirrebeitia
eta Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurraga, besteak
beste. Giro ezin hobea egon da gaurko jaian, kirikoketaren erritmoa berta ez da
falta izan. Urte oparoa izateaz gain kalitatea handiko sagardoa ere daztatuko
dugu aurten Bizkaian. “Sagardoa oso ondo dago, ezaugarri handikoak”, aipatu
dute sagardogileek.
Jakina zen 2017.urtea sagar
urtea izango zela; oparoa ekoizpenari dagokionez eta benetan “apartekoa”,
sagardogile bizkaitarrak azpimarratzen dutenez. Aurtengo uzta “historikoa” izan
da eta ekoizle eta produktore “pozik” daude bi arrazoigatik: batetik sagardo
kopuru gora egin duelako eta bestetik sagardoaren kalitateagatik. Aurtengo
ekoizpen bolumena Bizkaian 200.000 litrokoa izan da, joan den denboraldian
baino 75.000 litro gehiago. “Pasaden urtean sagarrondoak fruitu gutxiago eman
zituzten eta horrek eragina izan zuen jasotako sagardo litroetan. Aurten,
berriz, kontrakoa izan da. Oso urte ona izan da eta benetan pozik gaude”,
azaldu du Bizkaiko Sagardogileen elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurragak.
Sagardoa osasuntsu heldu da
kupeletara, neguko tenperatura baxuak eta udaberriko eguraldia eguzkitsuak
fruituaren loraldia aurreratu du eta horrek bai izan du eragina sagar barietate
desberdinetan. Hori dela eta aurtengo sagardoak gorputz ederrekoak ahoan eta
oso usaintsuak dute ezaugarri nagusiena; edalontzian intentsitate haundikoa eta
kolore argiagoa da aurtengo sagardoa. Orokorrean, alkohol graduazio %6 (bolu)
ingurukoa, lehengo urtea baino gutxiago. Bizkaiko sagardo berriak, azukre maila
orekatua du irailean eroritako euriak eraginda.“Aurtengo sagardoak erraz edatekoak, freskoak, alkohol gutxiagokoak,
kolore argiagoak eta oso usaintsuak dira”, aipatu ditu ezaugarriak, Juan
Zuriarrain enologoak.
-
Bizkaiko
Sagardogileen Elkartea osatzen duten 8 artisau-upategiek txotxa irekitzeko
ekitaldia ospatu dute gaur.Aiora
Renteria Zea Mays musika taldeko ahotsa izan da sagardo berria dastatzeko eta
Bizkaiko denboraldia inauguratzearen arduraduna. Ospakizuna Zornotzako Uxarte
Sagardotegian izan da. Ekiltadian Bizkaiko Foru Aldudiko Iraunkortasuna eta
Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua, Elena Unzueta, Eusko Jaurlaritzako
Elikagaien Kalitate eta Industrien sailburuordea den Bittor Oroz eta Amorebieta
Etxanoko alkatea, Andoni Agirrebeitia ekitaldian egon dira. Bertan ere,
Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea de Aitor Intxaurraga, produktore eta
sagardogilee ez
dira sagardo festara falta. “Guretzako gaurko eguna garrantzitsua da zeren eta
sagardogileek urte osoan egiten dugun lana aurkezten dugulako”, aipatu du
Bizkaiko sagardogileen presidentea den Aitor Intxaurragak.
-
Aurtengo sagardoari datxekiola ezaugarri oso zehaztuak ditu: Freskoa eta edateko errazak. Ahoan gorputz ederretako eta ibilbide luzekoak. “Aurtengo sagardoak oso usaintsuak dira eta koloreen aldetik argiagoak”, azpimarratu du Zuriarrainek. Txinparta finakoa eta edalontzian intentsitate handikoak.Gainera, aurtengo sagardoa alkohol graduazio pizka bat baxuagoa dauka eta sagardo berriak, azukre maila orekatua ekarri baitute orokorrean.
-
Kontutan
izan beharreko da, Bizkaian, produktore guztiak bertako sagarrarekin egiten
dutela sagardoa. “Bizkaian bertako produktua daukagu, ez dugu kanpoko
sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardo elkartetik.
Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustuko nahasketa. Bizkaian, 200.000 litro
egin dira 2018ko uztan, %100 Bizkaiko sagarrarekin. Durangaldea, Busturialdea,
Uribe Kosta, Txorierri eta Lea Artibai dira sagarra egiten deneskualdeak. Sagarraren kalitateari
dagozkionez, sanoa eta tamainaz handia izan da orokorrean. Bizkaiko Sagardogile
elkarteko produktore gehienek aurtengo apirilean komerzializatzen hasi den
Euskal Sagardoa ere egiten dute. Aitor Intxaurragak esan duen bezala “sagardo
berria Bizkaitar produktorea hasieratik defendatu dugun filosofiarekin bat
dator. Erabiltzen diren sagarrak bertakoak, bizkaitarrak dira. Pozten gara
gipuzkoar sagardogileek bertako sagarren alde egindako apostuaz”.
-
Sagardoa
egiteko erabiltzen den produktuaren kalitatea da bizkaitar ekoizleen abal nagusia.
Horregatik, goi-mailako produktua izanik, asmoa da sagardoa lurraldearen irudi
bihur dadila, baita euskal turismoaren erakargarrietako bat ere. Honekin
lotuta, Sagardo Route (sagardotegien etorkizuna lantzen den proiektua) sortu da
eta bertan bizkaitar sagardogileek parte hartzen dute. Marka berria tradizioan
erroturik dago eta sagardoaren mundua biziki ezagutzera ematea du helburu, bai
bertakoei eta baita atzerritik etortzen direnei ere.
-
Bizkaiko
Sagardoa elkartea 1994an sortu zen, eta helburu nagusi hauek ditu: Bizkaiko
sagardoa ezagutzera ematea, berezko produktu berezi hori balioan jartzea
(Bizkaian ekoiztutako sagardoak baino ez dira erabiltzen), lurraldean egiten
den sagardoaren kalitatea nabarmentzea, eta, azkenik, ingurumenarekiko eta
baserriekiko errespetua mantentzea eta sustatzea. Oinarri hori hartuta
sagardogileek lan egiten dute urtero urtero desberdina den produktu bat
garatzeko eta gero eta kontsumitzaile leial gehiagoetara hurbiltzeko. Bertako
sagardoa da apostua eta bide horri jorratzen jarraituko dute etorkizunari
begira. Ahalegin handiak egiten ari da produktua kontsumitzaileengana
gerturatzeko eta euskararen aldeko ekitaldietan, azoketan eta jaietan
ezagutzera emateko. Bertako produktua den heinean, sagardoak Euskadin zehar
egiten diren ekitaldi garrantzitsu guztietan parte hartu eta egon nahi du.
Nahiz eta oinarria bat izan, (Bizkaian jasotako fruitua) sagardotegietan lan
egiten dute xehetasun desberdineko produktu bat komerzialitzateko kontutan
izanik produktuaren homogeneizazioa ez delaerakundeakbilatzen duen helburu
bat.
-
Amaitzeko,
berriz ere azpimarratu nahi dugu une hauetan bide oso garrantzitsua egiten ari
garela, tokiko sagarrak eraldatzeari dagokionez. Espero dugu ahalegin honek
erakunde eta kontsumitzaileen babes argia jasotzen jarraitzea. Laguntza hori,
zalantzarik gabe, kalitate-marka ere izango litzateke gurekin batera bide
horretan aurrera egin nahi duten guztientzat. Oraindik lan asko geratzen da
egiteko sektorea garai berrietara moldatzeko baina bizkaitar sagardogileek bide
horretan buru belarri daude sartuta.
HAU DA AURTENGO BIZKAIKO
SAGARDOA !!!TXOTX!!!
Irudien Galeria
» atzera joan