BIZKAIKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA
Asociación de Elaboradores de Sidra de Bizkaia/ Bizkaiko Sagardogileen Elkartea. Gaur egun, elkarteak 10 artisau-upeltegi ditu, eta horiek guztiek sagardo naturala ekoizten dute.
1994. urtean sortu zen, eta helburu nagusien artean honako hauek azpimarratzen ditugu:
- Balioan jartzea bertako produktu berezi bat, Bizkaiko Sagardo Naturala, alegia, Euskadiko sagar autoktonoekin egindakoa.
- Sagardo naturalaren kalitatea azpimarratzea.
- Ekoizpen-sistema eraginkorragoak ezartzea, lurraldeko barietateekin eta transformazio-zentrotik gertu.
- Ingurumenarekiko eta baserri-ingurunearekiko errespetua mantentzea eta areagotzea.
- Bizkaiko Sagardo Naturala sustatzea eta ezagutzera ematea.
Gure upeltegiak tamaina txikikoak eta ertainekoak dira, eta gutxi gorabehera 250.000 litro sagardo ekoizten dute urtero.
Kopuruari dagokionez, ez ditugu litro asko ekoizten; baina errealitate ezberdinetara egokitu den lanbide-sektore bat dugu, eta kalitaterik goreneko produktua ateratzen du merkatura, Bizkaiko sagarrak eraldatuz eta mantendu nahi dugun ingurune baten aldeko apustua eginaz.
Sagardoarekin lotutako ekimenak sustatzeko helburuz, Elkarteak hainbat ospakizunetan parte hartzen du, hala nola Sagardo Egunean, dastaketetan eta azoketan, Bizkaiko Sagardo Naturala ezagutzera eman eta sagardoaren irudia hobetzeko helburuarekin.
KOKAPENA
- GARAIOLTZA AUZOA, 23. zk. BEHEA, 48196, LEZAMA (BIZKAIA)
- TEL: 94 455 50 63
- FAXA: 94 455 62 45
- E-MAILA: info@bizkaikosagardoa.com