Sagardoa ekoizten duen upeltegia
- Milloi gaina – Markina-Lekeitio errepidea
- Berriatua (Bizkaia)
- Telefonoa: 608 673 208
- Faxa: 94 613 982 86
- Webgunea: Web Laka-Erdi
- Irekiera-ordutegia: otsailaren erdialdetik abenduaren erdialdera arte
- Marka: Sagardo naturala, "Laka-Erdi" markarekin.
Laka-Erdi baserria hego-ekialdera begira dago, ikuspegi zoragarriak dituen gainalde batean, mahastiz eta sagardiz inguratuta. Saroi batean dago, hau da, erdigunean harrizko ardatza eta lekuko bat dituen lursail biribila. Saroia da abereek abaro egiten duten tokia, eta oso ohikoa zen Bizkaian.
Hasieran, baserria abeltzainen etxea zen. Saroiaren erdian egon ohi ziren, hura baitzen artaldea, etxea eta lurrak kontrolatzeko tokirik aproposena.
Amallobieta familiarentzat, aspaldiko tradizioa da sagardoa uztatzea eta artisau-eran egitea. Tradizio horri buruzko lehenengo erreferentzia 1876koa da, baina familiak ziurtatzen du haien arbasoek aspaldidanik egiten zutela sagardoa modu tradizionalean.