Izaro abeslaria bizkaitarrak eramango du Bizkaiko sagardoaren izena euskal mugetatik kanpo.
BIZKAIKO SAGARDOGILEAK
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurralde historikoetako bat da. Iberiar Penintsularen iparraldean dago, Kantauriar itsasoaren kostaldean.
Bizkaiko Sagardo Naturalaren ekoizleak lanean ari dira sagardoa edo sagardo naturala berreskuratzeko, arbasoen edari tradizionala eta osasungarria, alegia.
Sagardo on baten oinarria sagar on bat da. Horregatik, gure lana, besteak beste, sagarrondoen laborantza sustatzea da, tokiko sagar-barietateak erabilita.
Barietate horiek behar bezala egokitu dira gure baldintza edafo-klimatikoetara, gure inguruaren, landa-jardueraren eta ingurumenaren aldeko apustua eginaz.
Prestakuntza-prozesua zaintzeak, sagarra jasotzen denetik botilaratzen den arte, kalitate eta zapore bikaineko edariarekin gozatzeko aukera ematen digu.
% 100 Eusko Label tokiko sagarra, % 100 Euskadiko sagarra..
Bizkaiko bazkide gehienek Eusko Label Sagardo Naturala ekoizten dute.