Fresko dagoela zerbitzatu, 12-13º C artean, eta inoiz ez hotza.
Kortxoa kendu aurretik, botila astindu.
Sagardoa atera, edalontziko kristalaren kontra jotzean lurrinak kaska ditzan.
Kopuru txikitan zerbitzatu, eta trago bakarrean edan.
Oso ondo doa arrainekin, itsaskiekin, haragiarekin eta azkenburukoekin. Ausart zaitez!
Bizkaiko Sagardogileak

Sagardoa ekoiztea

SAGARRONDOEN LANDAKETA ETA LABORANTZA

bizkaiko sagardogileak

Bizkaian, sagardo-sagarren landaketak geografia osoan zehar sakabanatuta daude, baserrien parte izanik. Tradizioz, larre zabaleko laborantzetan landatu dira, eta kopa edo baso moduan inausita: V forman kokatutako hiru adar, 120 º-ko angelua eratuz. Tamaina handiko zuhaitza denez eta landaketa-marko zabalekoa denez, sarritan abereen bazkarekin uztartu da, ardiekin batik bat.

Gaur egun, marko txikiagoetan landatzen dira, ardatz nagusiko sistemekin. Zuhaitzaren egiturak ardatz bertikal bat eratzen du, eta ardatz osoan banatutako alboetako ekoizpen-adarrak atxikitzen dira. Adarren artean elkargune-angelu egokiak egon behar dira, ekoizpen egokia lortzeko.

Sagarrondoaren tamaina (eitea) aldatu egiten da, dagokion txertakaren edo mentagaiaren arabera. Indartsuena hazitiko zuhaitza izango litzateke, hau da, sagarraren pipitetatik edo hazietatik lortzen den mentagaia.

Gaur egun, tarteko indarra duten txertakak erabili ohi dira, M 7 edo M 106 mailakoak. Dena den, txertaka indartsuagoak ere erabiltzen dira, hala nola M 111, eta, beste batzuetan, aldiz, indar txikikoak eta nanoak, M 9 mailakoak. Azken horiek lurzoru emankorretan landatzen dira.

Ainguraketa on batekin eta klima eta Phytopthora parasitoaren kontrako erresistentzia ona badu, M 7 mailako txertaka bat nahikoa da, eta neurri txikiagoan, M 106 mailakoa. Hona hemen sagardo-sagarraren txertaketarako landaketa-markoak:

(Kaleak x zuhaitzen arteko distantzia)

  • Hazitiko zuhaitza: 8x8 edo 8x10 m.
  • M 106 eta M 7: 5-6 m x 3-4 m.
  • M 111: 6-7 m x 4-5 m.
  • M 9: 4-5 m x 2,5-3 m.

Zurkaizte-sistema: lehenbiziko urteetan, zuhaitza hazten eta sustraiak garatzen ari direla, zuhaitza eusteko oinarrizko sistema bat erabiltzea gomendatzen da.



台灣情色網 壯陽藥品 壯陽 壯陽食物 壯陽藥 春藥 春藥網 春藥王 CENTOS愛神 sm助性阿曼達情趣 壯陽 壯陽食品 壯陽食物 壯陽藥 壯陽藥網 壯陽藥品 壯陽藥品哪買 壯陽藥品哪買9son 壯陽中藥 強力春藥 強力催情神仙水 異世藥神 異世藥王 持久的方法 持久術 持久液 春藥 春藥專賣店 春藥成分 春藥的製作方法 春藥網 春藥配方 春藥王 春心蕩漾催情網 催情 催情劑 催情藥 催情藥diy 催情藥專賣店 催情藥專賣店9son 催情藥使用經驗 催情藥水 催情藥效果 催情水 催情王 催情液 大陸壯陽藥 杜蕾斯持久液 合法壯陽藥比較表 黑寡婦催情粉