Bizkaiko Sagardo berriaren denboraldia, hasi da.
Bizkaiko Sagardo berriaren denboraldia, hasi da.
Fresko dagoela zerbitzatu, 12-13º C artean, eta inoiz ez hotza.
Kortxoa kendu aurretik, botila astindu.
Sagardoa atera, edalontziko kristalaren kontra jotzean lurrinak kaska ditzan.
Kopuru txikitan zerbitzatu, eta trago bakarrean edan.
Oso ondo doa arrainekin, itsaskiekin, haragiarekin eta azkenburukoekin. Ausart zaitez!
Bizkaiko Sagardogileak

Sagardo naturala

SAGARDO NATURALAREN HISTORIA

bizkaiko sagardogileak

Ez dago Euskadiko sagarrondoen eta sagardoaren tradizioa nondik datorren zehazteko daturik. Ez dakigu ezta ere sagarrondoa hemen berez jaio zen edo Euskadira ekarri zuten. Dena dela, sagardoa mende askotan Euskadiko edaririk garrantzitsuena izan da. Teoria asko daude sagarrondoa gure lurraldean sartu zen moduari buruz: baliteke Afrikatik etorri izana, eta beste batzuk uste dute ekialdeko hegaztiek ekarri zutela, hona emigratzean. Arabiarrek sagardoa ekarri zutela pentsatzen duenik ere badago. Beste teoria batzuk diote euskaldunek erromatarren eskutik ikasi zutela sagardoa ekoizteko artea.

Euskadin, sagarrondoaren berri ematen duten lehen idatzizko aipamenak 1014. eta 1024. urteetakoak dira. Bizkaian, lehenengo idatzizko aipamenak XI. mendearen erdialdekoak dira; garai hartan hasi zen agertzen nekazaritzari buruzko idatzizko dokumentazioa. Besteak beste, monasterioetako dohaintzetan eta kartularioetan, “Arbores pomiferas” (Busturia, 1051) delakoak aipatzen dira. Aipagarria da Fernan Gonzalezek 930. urte aldera izandako Hacinasko batailari buruz idatzitako poema (XIII. mendea). Bertan, Don Lope kondeari egiten dio erreferentzia: “Don Lope bizkaitarra, aberatsa sagarretan, baina txiroa ogitan eta ardotan”. Pasarte hori hainbatean aztertua izan da, eta garai hartako Bizkaiko nekazaritzaren egoera islatzen du.

Sagarrondoak etxeen inguruan, mendietan eta toki baztertuetan landatzen ziren. Ia baserri guztiek ekoizten zuten sagardoa, familiaren hornikuntzarako eta salmentarako.

Sagarraren eta sagardoaren laborantza oso errotuta egon dira Bizkaiko landa-ingurunearen historian, kulturan eta ekonomian. Erromatarren garaian, Kantaurialdeko herriek, eta horien artean, euskal leinuek, ezagunak zituzten jada sagarra eta sagardoa. Sagarrondoa zen laborantzarik ugariena Erdi Aroko Bizkaian, eta horrela erakusten dute Foruei eta tokiko araudiei, zergei eta auziei, etab. buruzko dokumentuek. Sagarrondoa laborantza babestuta eta araututa zen XIV., XV. eta XVI. mendeetan, Bizkaian, Enkarterrietan, Durangoko merindadean eta Bilboko eta Gernikako hiribilduetan. XVII. mendean lursailak zatitu ziren, eta sagarrondoen eta beste zuhaitz moten ordez, garia eta artoa landatu ziren. Garai hartan, ardoaren kontsumoa areagotu zen.

XVIII. mendetik aurrera, abian jarri ziren landaketa sustatzeko eta sagarrondoak zaintzeko ekimenak. Sagarrondoen azterketari, hazkuntzari eta zainketari buruzko jarduerak martxan jarri ziren: inausketak, mintegiak, simaur-txertoak eta horiek hobetzeko teknika egokiak.

XIX. mende osoan eta XX. mende hasieran, landa-ingurunean bakarrik mantendu zen sagardo-kontsumoa, eta hiriguneetan, aldiz, ia guztiz desagertu zen. XX. mendearen lehen erditik, sagardo-landaketak eta kontsumoa Lea-Artibai, Busturialdea eta Enkarterrietako eskualdeetara mugatzen ziren.

80ko hamarkadaren amaieran, Nekazaritza Sailak tokiko sagarrondo-barietateak berreskuratzeko eta sagardoaren ekoizpena hobetzeko planari ekin zion, elkartearekin lankidetzan. Zallako Frutagintza Estazioan eta haren upeltegi esperimentalean burutu zituzten lan horiek.

Gaur egun, sagardoaren sustapenerako programa bat dago Bizkaian.



台灣情色網 壯陽藥品 壯陽 壯陽食物 壯陽藥 春藥 春藥網 春藥王 CENTOS愛神 sm助性阿曼達情趣 壯陽 壯陽食品 壯陽食物 壯陽藥 壯陽藥網 壯陽藥品 壯陽藥品哪買 壯陽藥品哪買9son 壯陽中藥 強力春藥 強力催情神仙水 異世藥神 異世藥王 持久的方法 持久術 持久液 春藥 春藥專賣店 春藥成分 春藥的製作方法 春藥網 春藥配方 春藥王 春心蕩漾催情網 催情 催情劑 催情藥 催情藥diy 催情藥專賣店 催情藥專賣店9son 催情藥使用經驗 催情藥水 催情藥效果 催情水 催情王 催情液 大陸壯陽藥 杜蕾斯持久液 合法壯陽藥比較表 黑寡婦催情粉