SAGARDO NATURALAREN EZAUGARRIAK
Alkohol-graduazio txikiko edari naturala da, sagar-muztioa hartzitzearen emaitza.
Ezaugarri fisiko-kimikoak:
- % 4,5etik gorako alkohol-gradua
- 100 mg/l-tik beherako anhidrido sulfurosoa
- 2,2 g/l-tik beherako azidotasun lurrunkorra
- 1,5 atm.-tik gorako CO2 presioa (20º C).
- 12 mg/l-tik beherako burdina-maila (Fe).
Ezaugarri mikrobiologikoak: ez dauka mikroorganismo patogenorik, ezta toxinarik ere.
Sagardoaren ezaugarriak: diuretikoa, digestio-laguntzailea, antioxidatzaile ugariduna, kaltzioan eta potasioan aberatsa eta bihotzerako osasungarria, konposatu fenolitoak direla eta.
Kontsumoa: sagardo naturala txotxean (sagardotegietako kupeletatik zuzenean) edo botiletan kontsumi daiteke. Edari freskagarria da, alkohol-graduazio txikikoa. Urteko edozein sasoitan hartzeko oso egokia da, txotx-denboraldian (urtarriletik apirilera) eta udan gehiago kontsumitzen bada ere.