Berezko sagarrekin egiten dugu sagardoa, eta sagardoaren pare, sagastiek ere Eusko Label zigilua daramate.
1,5 sagarrondo-hektarea ditugu, barietate hauetakoak: moko, txalaka, goikoetxe, ibarra, manttoni, errexil, urtebata, bost kantoi, errege-sagarra encarnada, delarriega.
Mahaiko sagarrak ere baditugu, eta nekazaritza-azoketan saltzen dugu, baita asteko merkatuetan ere, Gernikan (astelehenetan), Mungian (ostiraletan) eta Portugaleten (larunbatetan).
- Laborantzaren deskribapena: basoa eta ardatz nagusia.
- Eskuzko bilketa.