Bizkaiko Sagardo berriaren denboraldia, hasi da.
Bizkaiko Sagardo berriaren denboraldia, hasi da.
Fresko dagoela zerbitzatu, 12-13º C artean, eta inoiz ez hotza.
Kortxoa kendu aurretik, botila astindu.
Sagardoa atera, edalontziko kristalaren kontra jotzean lurrinak kaska ditzan.
Kopuru txikitan zerbitzatu, eta trago bakarrean edan.
Oso ondo doa arrainekin, itsaskiekin, haragiarekin eta azkenburukoekin. Ausart zaitez!
Bizkaiko Sagardogileak

Albisteak

2024ko TXOTXA BIZKAIAN



Ez da ezer geratzen. Laster dastatuko dugu aurtengo sagardoa. Datorren urtarrilaren 23an ospatuko da Bizkaiko txotx eguna, bertako sagarrekin egindako sagardoa hain zuzen ere. Edari berria Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egingo den ekitaldian probatzeko aukera izango da.

Baina ez dago txotxik enbaxadorerik gabe. Itziar Lazkano aktore bizkaitar beteranoak eramango du Bizkaiko sagardoaren izena euskal mugetatik kanpo. Antzerkian bereziki ondua, Lazkanok dozenaka antzerki ikuskizun egin ditu, eta horien artean nabarmenenak dira Rosa Agirre sarietan emakumezko aktore onenaren saria, Ercilla sariak eta Jokularia, aktoreen batasuna. Film luze askotan ere parte hartu du, azkena 20.000 especies de abejas film sarituan, non Itziar Lazkanok Luciaren amonaren (Sofía Otero) papera jokatzen duen; telesailetan ere parte hartu du eta antzezlan ugari zuzendu ditu. Lazkanok tarte bat egin du bere agenda estuan. Izan ere, Pabellon 6 antzokian urtarrilaren 19an Egun Zoragarriak eta gazteleraz 26 Días estupendos – Compañía Gaztearen aktoreek taularatzen duten obra.

Beraz, Bizkaiko sagardoa bezalako produktu baten nolakotasunak eta ontasunak Euskadin eta munduan zehar zabaltzeko ardura hartu dut bere gain. "Ilusio handia egiten dit sagardoa bezain gurea den produktu baten enbaxadore izateak", esan du.

Berengan izango da aurten Euskadin zein munduan Bizkaiko sagardoaren ezaugarriak eta ontasunak zabaltzeko ardura. Aurreko urteetan Onintza Enbeita bertsolaria; Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslaria; Aitzol Atutxa aizkolaria, Alex Txikon mendizalea, Andoni Aizpuru kazetaria, Aitor Elizegi eta Julen Baz sukaldariek edota Mikel García eta Javier Conde kirolariek izan dira Bizkaiko sagardogileen enbaxadoreak.

Gonbidatuta zaudete datorren astean, urtarrilak 23, osteguna, Amorebieta-Etxanoko Montorra auzoan dagoen Uxarte Sagardotegira hurbiltzera. Goizeko 11:30etan elkartuko gara aurtengo Bizkaiko txotxa ospatzeko.


TXOTX!!!!!!!

» atzera joan

台灣情色網 壯陽藥品 壯陽 壯陽食物 壯陽藥 春藥 春藥網 春藥王 CENTOS愛神 sm助性阿曼達情趣 壯陽 壯陽食品 壯陽食物 壯陽藥 壯陽藥網 壯陽藥品 壯陽藥品哪買 壯陽藥品哪買9son 壯陽中藥 強力春藥 強力催情神仙水 異世藥神 異世藥王 持久的方法 持久術 持久液 春藥 春藥專賣店 春藥成分 春藥的製作方法 春藥網 春藥配方 春藥王 春心蕩漾催情網 催情 催情劑 催情藥 催情藥diy 催情藥專賣店 催情藥專賣店9son 催情藥使用經驗 催情藥水 催情藥效果 催情水 催情王 催情液 大陸壯陽藥 杜蕾斯持久液 合法壯陽藥比較表 黑寡婦催情粉