2017/01/12
Bizkaiko TXOTXA 2017
Andoni Aizpuru kazetaria 2017ko Bizkaiko sagardoaren enbaxadorea aukeratu dute
» gehiago ikusi
2017/01/09
Euskal Sagardoa jatorri-deitura berriaren irudia aurkeztu dute sektoreak eta erakundeek
%100 bertako sagarra eta kalitate-bermea duten sagardoek lortuko dute sor-markaren zigilua.
Aurrerantzean, kalitatezko bi marka publiko egongo dira merkatuan: Euskal Sagardoa eta Gorenak.
» gehiago ikusi
2016/06/02
BIZKAIKO SAGARDOA DURANGOKO IBILALDIAN
Bizkaiko 4 upeltegik (Etxebarria, Uxarte, Laneko eta Axpe) Eusko Label sagardoa banatu dute Ibilaldiko zona guztietan. Laugarren aldiz, Durangoko herriak gogora ekarri zuen festaren 38. edizioa; hala, 6,5 kilometroko ibilbide hiritarragoa diseinatu zen egun berezirako, bost zonetan zehar.
» gehiago ikusi
2016/01/18
2016ko TXOTXAREN AURKEZPENA
Bizkaiak sagardo-denboraldiari hasiera eman dio Aitzol Atutxa aizkolariarekin; aurtengo enbaxadorea kastadun kirolaria bizkaitarra da. Joan den urrian Euskadiko aizkolaritzako txapelketan Aitzolek bigarren aldiz garaile izan zen, Bizkaiara txapela berriz ekarri zigun.
» gehiago ikusi
2016/01/14
Aitzol Atutxa aizkolaria, aurtengo Bizkaiko sagardoaren enbaxadore
Prest zaudete aurtengo Bizkaiko sagardoa daztatzeko? Egun gutxi falta dira aurtengo Bizkaiko sagar zukua ikusi, usaindu eta probatzeko. Datorren asteartean urtarrilak 19 an, Amorebietako Uxarte Sagardotegian ospatuko dugu aurtengo txotxa. Bizkaiko Sagardogile Elkartea osatzen dugun sagardogileentzat egun berezia da eta horrela biziko dugu. Aurtengo enbaxadorea kastako kirolari bizkaitarra dugu. Aitzol Atutxak joan den urtean bigarren aldiz garaile izan zen Euskadiko aizkolaritza txapelketan.Bera izango da datorren astean Bizkaiko sagardotegien denboraldia inauguratuko duena. Dana dago prest. Gonbidatuta zaudete gure sagardo goxo eta freskoa daztatzeko. Txotx!
» gehiago ikusi